Mostrando entradas con la etiqueta argazkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta argazkia. Mostrar todas las entradas

lunes, 17 de junio de 2013

Gure PAPARAZZIAK!!!

Bueno ba, hemen ditugu gure eskolako paparazziak irakasleak entrebistatzen. Laster irakasleari egindako galdera batzuk eta erantzunak jasoko dituzue gure bloggean... Momentuz gozatu Haur Hezkuntzako irakaslea den gure Saioari egindako elkarrizketaren argazkiak.




viernes, 12 de abril de 2013

Korrika 18 (eskola)

Hona hemen Lamiako eskolako bigarren zikloko umeak Korrika 18 prestatzen gelan. Izan ere euskaraz bizi nahi dugulako... Iro, iro, iro astiro; baina tipi-tapa tipi-tapa aurrera goaz euskara ikasten


Baina ez ginen bakarrik gu aritu korrika prestatzen, hirugarren zikloko lagunak ere gurekin izan genituen kartelak egiten. Hona hemen KORRIKA kartela prestatzen...


Baina ez zen egin genuen kartel bakarra, atzean ikus daiteke zelan gauden EUSKARAZ BIZI NAHI DUT kartela... Hona hemen argazki bat.


Eta begiratu zelako emaitza polita izan genuen...

Patioa


Eta lehen zikloko gure lagunek ere parte hartu zuten, gurekin Korrika itzaroten eta gure KORRIKA kartel polita eroaten...


martes, 9 de abril de 2013

Korrika 18

KORRIKA 18 (Aracelyk eginda)
Hau Lamiako eskola da. Korrika prestatzen gaude. Korrika baino lehen egin dugu. Neska eta mutilak binaka gaude. Oso ondo pasatu dugu. Eguzkia egin du. Margozten ari gara. Besteek laguntzen dute.