Mostrando entradas con la etiqueta euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskera. Mostrar todas las entradas

viernes, 21 de junio de 2013

Iboni elkarrizketa.

Zer musika da gehien gustatzen zaizuna?
Ba Euskal musika, eta Rock euskalduna.

Zer egiten duzu Dancel eta Mariarekin?
Lagundu, beraiek ikasi dezaten euskaraz eta batez ere lehen pausuak eman ditzaten.

Zenbat animalia dituzu?
Bua, ba egia esan holan ez dakit. ardiak hamar, hori fijo, hamar ardi eta txakur bat. Eta gero ba bueno, katuak sasoiaren arabera; batzutan hiru, beste batzutan joaten dira hortik bi eta  bakarrik bat. Eta beste batzuetan igual etortzen dira. Baina ardiak beti hamar eta txakurra bat.

Zer gustatzen zaizu egite denbora librean?
Ba denbora gutxi daukat. baina, bueno gustatzen zait lagunekin paseatzea... irakurtzea, eta abestea.

Zein da irakurri duzun azken liburua?
Ba Lagun izoztua. Joseba Sarrionaindiarena.

Zer kirol gustatzen zaizu praktikatzea?
Ba praktikatzeko kirol gehienak. Futbola eta, bueno pala ere bai. Pala gustatzen zait.

Zer da munduan gutxien gustatzen zaizuna? 
Ba jende bat oso oso aberatsa izatea eta beste batzuk oso oso pobreak izatea.

Zein da gehien gustatzen zaizun animalia?
Etxean ditudanak ardiak eta txakurra.

Zenbat hizkuntza dakizu?
Hiru. Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Zergatik daukazu furgoneta?
Ba askotan kargatu behar ditudalako baserriko gauzak landareak, animalientzako janaria eta abar. Orduan kargarako.

Noiz ikasi zenuen euskaraz hitz egiten?
Egia esan ibiltzen baino lehen. Asi ke urte batekin edo horrela euskaraz gutxi gora behera ya egiten nuen.

Zein da gehien gustatzen zaizun janaria?
Janaria. Marmitakoa.

Zergatik erabaki zenuen maisu izatea?
Ba umeak gustatzen zaidalako. Eta umeei dakidan apurra irakastea gustatzen zaidalako.


                               BIGARREN ZIKLOKO PAPARAZZIAK.

jueves, 20 de junio de 2013

Euskara udaran!!!

Animo lagunak, uda hemen dago. Euskara ez ahazteko udan praktikatu, eta horretarako ez dizuet esango aditzak eta lantzeko... Baina bai Jclic programa erabili, euskaraz ikusi marrazki bizidunak, bideoak, euskaraz entzun musika, libururen bat irakurri... Eguneroko txiki bat idatzi (eguraldia, zer egin duzuen, norekin egon zareten -pertsona hori deskribatu-...) eta datorren ikasturteko irakasleari ekarri idatzita.

Kerman mintzalagunen esaten den bezala, HONEKIN EDO HAREKIN BAINA EGIN!!

Para que animéis a vuestros hijos a no olvidar el Euskara hacerles leer algún libro en euskara (hoy en día casi cualquiera que esté en castellano podréis encontrarlo en euskara, incluso los libros de "Los cinco"), que utilicen el programa Jclic...

lunes, 17 de junio de 2013

Dancel eta Maria deskribaketa egiten.

OBELIX (Maria)
Mutil hau Obelix da. Handia eta lodia da. Ile luzea eta gorria dauka, bi trenzatan bilduta. Bibotea dauka. Sudurra handia da eta begiak txikiak ditu. Buruan kaskoa darama. Kamisetarik ez dauka. Prakak handiak dira; bularreraino igota ditu eta zuri eta urdinak dira. Gerrikoa darama, berdea eta horia da. Zapata marroiak ditu.


ASTERIX (Dancel)
Gizon hau Asterix da. Argala eta txikia da. Ile horia eta laburra dauka. Sudurra handia da. Kamiseta beltza eta prakak gorria ditu. Asterixek ezpata bat dauka. Zapatak marroiak dira. Baruan kaskoa darama; bi hegalekin. Bere begiak handiak dira, beltz koloratakoak. Gerrikoa berdea eta horia da.


Euskara birpasatzeko udan

KULKI

Ez dira argazki asko baina zerbait bada, lana egin ostean , euskara ikasi eta gero... Beste eskolen aurrean euskararen astean gure maila polita erakusten egon ginen... Euskal astea herrian...







martes, 4 de junio de 2013

Barnetegitik gatoz

Bueno, denbora pasa da baina azkenean hemen ditugu gure blogean barnetegiko bideo pare bat. Espero zuen gustukoak izatea eta gozatzea... Horiek oroitzapenak horiek... Gora gu eta euskara, gora euskara eta gu!!! Euskara ahoan eta kanpoan!!!!

jueves, 16 de mayo de 2013

viernes, 10 de mayo de 2013

Euskal Dantzak

Asko praktikatu dugu bideo polit hau zuek ikusteko. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

 

lunes, 29 de abril de 2013

Barnetegira

Familia agurgarriak,
Dakizuen bezala datorren astean (Maiatzak 6) bigarren zikloko umeak Barria barnetegira goaz. Agian ez duzue gogoratzen zer eroan behar dugun eta zer ez dugun eroan behar. Horretarako hona hemen argazkian jarrita... Animatu eta bultzatu umeak euskara ikastera, eta zuek ere, eman hurratsa...

Estimadas familias,
Como bien sabéis la semana que viene los alumnos del segundo ciclo iremos al barnetegi de Barria. (6 de mayo). Tal vez no os acordéis de lo que hay que llevar y no se puede llevar. Para ello aquí tenéis una foto... Animad a vuestros hijos / hijas a estudiar euskara, y animaos vosotros también, dad el paso...


lunes, 22 de abril de 2013

Lip dub (bigarren partea)

Hona hemen lip dub hori apurka apurka itzura hartzen... Espero dogu aste honetan grabatu ahal izatea, baina agian datoren asterako utzi beharko dugu. Lasai egon, informazio osoa hemen jarriko dugu, eta egiten dugunean publikatu ere egingo dugu. Gogoratu, urtarrila lehenengo...

Hona hemen argazkiak, oraingo honetan bai, batzuk baditugu...





viernes, 12 de abril de 2013

Korrika 18 (eskola)

Hona hemen Lamiako eskolako bigarren zikloko umeak Korrika 18 prestatzen gelan. Izan ere euskaraz bizi nahi dugulako... Iro, iro, iro astiro; baina tipi-tapa tipi-tapa aurrera goaz euskara ikasten


Baina ez ginen bakarrik gu aritu korrika prestatzen, hirugarren zikloko lagunak ere gurekin izan genituen kartelak egiten. Hona hemen KORRIKA kartela prestatzen...


Baina ez zen egin genuen kartel bakarra, atzean ikus daiteke zelan gauden EUSKARAZ BIZI NAHI DUT kartela... Hona hemen argazki bat.


Eta begiratu zelako emaitza polita izan genuen...

Patioa


Eta lehen zikloko gure lagunek ere parte hartu zuten, gurekin Korrika itzaroten eta gure KORRIKA kartel polita eroaten...


martes, 9 de abril de 2013

Korrika 18

KORRIKA 18 (Aracelyk eginda)
Hau Lamiako eskola da. Korrika prestatzen gaude. Korrika baino lehen egin dugu. Neska eta mutilak binaka gaude. Oso ondo pasatu dugu. Eguzkia egin du. Margozten ari gara. Besteek laguntzen dute.


lunes, 8 de abril de 2013

Patioko deskribapena:Mikel eta Alexandra egindakoa.


Patioa handia da. Eskolatik irten behar gara. Bi frontoi ditu. Futbol zelai bat du.Saskibaloi zelai bat du.Zabu bat eta txirrista dugu.
.




EUSKERA

Hemen aurkituko dituzue euskera orduetan erabilitako bideoak eta abestiak. Anima zaitez eta abestu euskaraz etxean ere!!!

HONA BOSTEKOA (ESNE BELTZA)

NAHI DUT (ESNE BELTZA)

KORRIKA 18 (ESNE BELTZA)


PIXKA BAT ES MUCHO

lunes, 25 de febrero de 2013

Hilabeteen kanta

Euskera ikasteko ariketa asko egiten ditugu, baina abestiak eta olerkiak ere ikasten ditugu eta oso ondo pasatzen dugu. Adibidez hilabeteak euskeraz ikasteko Pirritx eta Porrotxen kanta hau erabili dugu.Anima zaitez eta abestu gurekin!