lunes, 25 de febrero de 2013

Hilabeteen kanta

Euskera ikasteko ariketa asko egiten ditugu, baina abestiak eta olerkiak ere ikasten ditugu eta oso ondo pasatzen dugu. Adibidez hilabeteak euskeraz ikasteko Pirritx eta Porrotxen kanta hau erabili dugu.Anima zaitez eta abestu gurekin!

IHAUTERIAK


 
Badakizue otsailean Ihauteriak ospatzen ditugula. Aurten eskola osorako gaia URA izan da eta bigarren ziklokoak arrantzaleak izan gara. Horretarako mozorro polit hauek egin ditugu irakasleen laguntzaz. Baietz politak direla!!!!Baina gauza ez da bakarrik mozorratzea, aurten kanta oso erreza ikasi dugu ere , hain zuzen ere, BETI ESKAMAK KENTZEN. Ez duzue ezagutzen kanta????? ba grabatuko dugu eta ipiniko dugu bloggean zuek ere ikasteko. Momentuz gure mozorroekin konformatu behar zarete.

martes, 19 de febrero de 2013

Kontsumorako tailerrak

Pasaden hilabetean, tailer oso interesgarriak batzuk egin genituen. Yogurtak egin genituen eta bakoitzak asmatu zuen bere yogurtarako etiketa. Limoizko sakutxoak ere egin ditugu usain goxoa izateko armairuetan edo etxean.