viernes, 21 de junio de 2013

Iboni elkarrizketa.

Zer musika da gehien gustatzen zaizuna?
Ba Euskal musika, eta Rock euskalduna.

Zer egiten duzu Dancel eta Mariarekin?
Lagundu, beraiek ikasi dezaten euskaraz eta batez ere lehen pausuak eman ditzaten.

Zenbat animalia dituzu?
Bua, ba egia esan holan ez dakit. ardiak hamar, hori fijo, hamar ardi eta txakur bat. Eta gero ba bueno, katuak sasoiaren arabera; batzutan hiru, beste batzutan joaten dira hortik bi eta  bakarrik bat. Eta beste batzuetan igual etortzen dira. Baina ardiak beti hamar eta txakurra bat.

Zer gustatzen zaizu egite denbora librean?
Ba denbora gutxi daukat. baina, bueno gustatzen zait lagunekin paseatzea... irakurtzea, eta abestea.

Zein da irakurri duzun azken liburua?
Ba Lagun izoztua. Joseba Sarrionaindiarena.

Zer kirol gustatzen zaizu praktikatzea?
Ba praktikatzeko kirol gehienak. Futbola eta, bueno pala ere bai. Pala gustatzen zait.

Zer da munduan gutxien gustatzen zaizuna? 
Ba jende bat oso oso aberatsa izatea eta beste batzuk oso oso pobreak izatea.

Zein da gehien gustatzen zaizun animalia?
Etxean ditudanak ardiak eta txakurra.

Zenbat hizkuntza dakizu?
Hiru. Euskara, gaztelania eta ingelesa.

Zergatik daukazu furgoneta?
Ba askotan kargatu behar ditudalako baserriko gauzak landareak, animalientzako janaria eta abar. Orduan kargarako.

Noiz ikasi zenuen euskaraz hitz egiten?
Egia esan ibiltzen baino lehen. Asi ke urte batekin edo horrela euskaraz gutxi gora behera ya egiten nuen.

Zein da gehien gustatzen zaizun janaria?
Janaria. Marmitakoa.

Zergatik erabaki zenuen maisu izatea?
Ba umeak gustatzen zaidalako. Eta umeei dakidan apurra irakastea gustatzen zaidalako.


                               BIGARREN ZIKLOKO PAPARAZZIAK.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Anima zaitez laguntxo... Pixka bat es mucho